zuhatza

LH 6. mailako ikasleak Zuhatzan

 

6. mailakoak Zuhatzan

zuhatza_lh6

LH 6.mailakoak, maiatzaren 18an, Gasteizko Artium museora joan ginen. Bertan, Arte Garaikidea  zer den azaldu  ziguten eta hainbat  artelan elkarrekin aztertu genituen. Ondoren, tailerrak egiteko aukera izan genuen, barnean daramagun artista sena kanporatzeko asmoz. Handik Zuhatzara joan ginen, han  uretako ekintzak egiteaz gain, elkarrekin jolastuz harremanak sendotzeko aukera paregabea izan  genuen. Paraje paregabean egun politak igaro ditugu!!!

Egin klik beheko irudian argazki bilduma osoa ikusteko.

5. mailakoak Zuhatzan

5Zuhatza

Maiatzaren 11 n, 12an eta 13an gure urteko txangoan izan ginen. Nestlé lantegia bisitatu ondoren, izozki pare bana oparitu ziguten. Janere, oso gustura jan genituen.

Handik, Zuhatzako aterpetxera abiatu ginen. Bertan, ur-kirolak egiteko aukera izan genuen: piragua, optimisa, pedaloa, windsurfa, surfa eta arrauna.

Eguraldia ere ezin hobea!!! Ikasleak, nola ez, jator eta pozik!!!

Hurrengo urtean gehiago!!!

6. mailakoak Zuhatzan

6Zuhatza

LHko 6.mailakoak, maiatzaren 13an, Gasteizko Artium museora joan ginen. Bertan arte garaikidea azaldu ziguten eta hainbat artelan aztertu genituen. Ondoren, tailerrak egiteko aukera izan genuen, barnean daramagun artista sena kanporatzeko. Handik Zuhatzara joan ginen.

Zuhatzan uretako ekintzak egiteaz gain, elkarrekin jolastuz harremanak sendotzeko aukera paregabea izan genuen.

Oso ondo pasatu genuen.

5. eta 6. mailakoak Zuhatzan izan ginen

LHko 5. mailakoak maiatzaren 12an, goizetik, Araian dagoen Nestle izozki lantegia bisitatu genuen. Bisitaren bukaeran bertan eginiko izozkiak dastatzeko aukera ere izan genuen. Zein gozoak zeuden!!! Eguerdian Zuhatzara heldu ginen, eta bertan makina bat jarduera egin genituen.

RSS - zuhatza-era harpidetu