dbh 1

Arrakasta eta osasuna 10 gomendiotan

Urria amaitzen ari den honetan, lehenengo PROIektuaren, Batzen proiektuaren, amaierara iritsi gara DBH 1. mailako ikasleok. “Nola lortu genezake benetako arrakasta osasuna kaltetu gabe?” galdera gidaria erantzuten aritu gara azken bi hilabeteetan, eta osasunaren hainbat alor landu ditugu. Hasteko, bost osasun motak zeintzuk diren landu ditugu, eta hauek kontuan hartuz, gure geletako dekalogoak osatu ditugu. Gai izango gara dekalogo hauek martxan jartzeko?

DBH 1. mailako ikasleak bihotz-biriketako bizkortzea lantzen aritu dira

Txantxikuak 2zirik taldeko kideekin DBH 1. mailako ikasleok bihotz-biriketako bizkortzea (BBB edo RCP gaztelaniaz) zer den eta nola egin behar den ikasteko tailerra izan dugu aste hoentan. Saio teorikopraktikoak izan dira, egoera ezberdinak ikusi ditugu eta kasu bakoitzean nola jokatu behar dugun ikasteko aukera paregabea izan da. Eskerrik eman nahi dizkiegu ekimen honetan parte hartu duzuen Gema Bikuña, Leire Fernandez, Larraitz Legorburu eta Arantzazu Ugarte Txantxikuak 2zirik taldeko gurasooi. Jarrai dezagun ikastolaren komunitatearen baitan jakintza partekatzen!

DBH 1. mailakoak Iruñean

Atzo, abenduak 15, DBH 1. mailako ikasleak Iruñean izan ginen. Planetariora hurbildu ginen aurrena eta bideo-proiekzio ezberdinak ikusi genituen. Lur planetatik abiatu eta gure zerua, sateliteak, izarrak eta galaxiak ikusi genituen gero; ia unibertso osoa, azkenerako! Momentu honetan lantzen ari garen Planet Motion proiektua hobeto egiteko lagungarri izango zaigu.

Erein egitasmoaren lehen fruituak: gure dekalogoa

DBH 1. mailako ikasleak Erein egitasmoan hasi dira martxa hartzen eta Batzen proiektuan euren bizi ohitura osasuntsuak aztertu dituzte. Lanketa baten ondoren gela bakoitzak bere dekalogoa sortu du. Lan ederra egin dute. Ea ingurukook ere eurek egindako proposamenak jarraitzen ditugun.

Udalako Natur Eskolan

UdalanDBH1

Maiatzeko bigarren astean, DBH 1. mailako ikasleak UDALAKO NATUR ESKOLARA joan ginen. Egun ederra pasa genuen: erosketa jasangarriak egin, altxor ekologikoa lortu eta paper birziklatua egitea zein erraza den ikasi.

Klik egin irudiaren gainean argazki guztiak ikusteko.

Euskal Giroan Jolasean

euskalGiroanJolasean

Joan zen asteazkenean, apirilaren 6an, Txantxiku Ikastolako DBH 1. mailako ikasleak bailarako beste ikastoletako ikasleekin batera Euskal Giroan Jolasean ekimenean parte hartu zuten. Bertan klaseetan landutako ekintza desberdinak burutu zituzten elkarrekin gure herrietako kirola, kultura, tradizioa.... ezagutuz.

Ikasleak oso gustura aritu ziren eta jarduera era positiboan baloratu dute.

Egun horretako argazkiak beheko irudian klik eginez ikus ditzakezu.

Oñatiko Geologia Ezagutzen

geologiaDBH1

DBH1eko ikasleak Natur Eskolakoen laguntzarekin Kortakogainetik Arantzazurako ibilbidea egin zuten, geologia aztertzeko. Besteak beste, Gesaltzako kobazulora hurbildu ziren eta Aizkirriko kobazuloan sartu ere bai. Ibilbidean zehar harriei eta haitzei buruzko azalpenak jaso zituzten gelan ikasitakoa praktikan jarriz.

Oihana Kortazarrekin Solasean

oihanaKortazar

Udazken kulturalaren ekintzen artean DBH1. mailako ikasleek Oihana Kortazar mendi lasterkari ospetsuaren bisita izan zuten. Bere zaletasunari eta korritu dituen hainbat karrerei buruz aritu zitzaien. Era berean, kirola egiteak bizitzarako eta osasunerako dituen balore eta alde onak goraipatu zizkien. Gustura egon ginen denok. Eskerrik asko Oihana!

Udalako Natur Eskolan

udala

Maiatzaren 25 eta 26an DBH1eko ikasleak Udalako Natur Eskolan egon ginen hondakinei buruzko hainbat ekintza burutzen. Egunari amaiera emateko paper birziklatua egin genuen.

Euskal Giroan Jolasean

EuskalGiroan

Txantxiku, Aranzadi eta Arizmendi Ikastoletako ia 300 DBH 1.mailako ikasle izan ziren martxoaren 11n Arrasateko kaleetan zehar Euskal Giroan Jolasean ekimenean parte hartzen. 40 taldetan banatuta, lau txokotan –Seberon, Biterin, herriko plazan eta Uarkapen– txandatuz aritu ziren goiz osoan zehar. Jarduerari hasiera emateko Arizmendi Ikastolako BHko zuzendari Elena Errastik ongietorri egin zien. Ondoren, bertsoak kantatu eta dantza bat egin zuten denok batera, eta gero jolasera abiatuko ziren lau guneetara.

Orriak

RSS - dbh 1-era harpidetu