5. mailakoen txokolate festa ospakizuna
Azken hilabete honetan 5. mailakoak ingelesean landu dugun gaia “CHOCOLATE” izan da eta gaiari bukaera emateko “CHOCOLATE PARTY” bat antolatu dugu gure gurasoentzat eta 2. mailakoentzat, beraiekin dantzan, ipuinak antzezten eta jolasean ibiliz. Emanaldiaren bukaeran txokolatez egindako tarta, gailetak eta abar jan ditugu.
Zein ongi pasatu dugun elkarrekin!! Eta ze gozoa dana!! Mmmmm!! Delicious chocolate!!!!!!