Bizitza Jirabiran LH 5.mailakoen eskutik
Aste honetan EKI proiektuko Bizitza Jirabiran unitatearen jarduera osagarri gisa LH 5. mailako ikasle eta irakasleak Pake-Leku elkartean egon gara, eta lau hilabete hauetan landu eta ikasi duguna azaldu diegu gure aitona-amonei zein Pake-Leku elkarteko bazkideei.
Saioari hasiera emateko Pake-Lekuko lehendakariaren eskutik elkartearen beraren informazioa jaso dugu. Ondoren, geure txanda izan da. Gelan, Euskara, Ingurunea, Gaztelania, Ingelesa edota Musika ikasgaietan landu duguna azaldu diegu emanaldira bertaratu direnei: Euskal Herriko jai esanguratsu eta sinboloen gaineko informazioa, Lur planetaren mugimenduak, urtaroak, hostoen ezaugarriak… Gaztelaniaz hainbat olerki ere errezitatu ditugu, eta abesti pare bat kantatu.
Mimo handiz prestatu dugun emanaldi honetara hurbildu diren gure aitona-amona eta elkarteko jubilatuei eskerrak eman nahi dizkiegu gurekin izateagatik. Mila-mila esker, baita ere, Pake-Leku elkarteko zuzendaritza taldeko kideei eman diguten laguntza eta babesagatik.