Murriztu-berrerabili-birziklatu
DBH 1. mailako ikasleok Udalako Ingurumen Eskolako lagunen bisita jaso dugu gaur, egubakoitzean. Objektuek sortzen dituzten hondakinak zein diren identifikatu dugu, eta erabilera bakarreko objektuek sortzen duten hondakin kantitatea izugarria dela konturatu gara. Beraz, horiek murriztu-berrerabili-birziklatu egin behar ditugula gogora ekarri digute. Norberak hondakin gutxiago sortzeko ohitura jasangarriak ere irakatsi dizkigute: edalontzi berrerabilgarriak erabiltzea, konposta egitea…. Aurkezpen interesgarri batez eta ariketa praktiko batez osatuta egon da saioa.