lh 5.maila

Markel Irizarrekin Solasean

markelIrizar

Joan zen eguaztenean Markel Irizar txirrindulari oñatiarra ikas-tolan egon zen 5. mailakoekin solasean. Bere bizitza profesiona-lari nahiz pertsonalari buruzko hainbat azalpen eman zizkigun. Bere sinpatiaren eta alaitasunaren berri ere izan genuen. Benetan oso aberasgarria izan zen. Ez dugu erraz ahaztuko.
MILA ESKER, MARKEL!!!

Xabier Lizasoren kontzertua

xabierLizaso

Azaroaren 24an, Xixili Done musikarien eguna ospatzeko, Xabier Lizaso piano-jotzailea geurera etorri zen. Makinatxo bat ekintza, jolas… burutuz kontzertu didaktiko eta interesgarri bat izan genuen.
Xabierrekin batera musikaz gozatzeko aukera izan genuen, eta nola gozatu gainera!
Mila esker, Xabier, musikaren alde ludikoa  erakusteagatik!

Manu Arregirekin Unibertsoa ezagutzen

manuArregi

Joan zen ostegunean, LH 5. mailako ikasleok, orain lantzen ari garen unibertsoaren gaia dela eta, Manu Arregi fisikoaren azalpena jaso genuen gelan. Asko disfrutatu genuen zeruan dauden konstelazioak eta beste hainbat bitxikeria interesgarri ezagutzen. Gainera, bukaeran, plazatik kohete bat bota genuen!

Gauean Torrealdera teleskopioekin zerua behatzera joatekotan ginen baina, lainotuta zegoenez, ezin izan genuen ekintza gauzatu. Udaberrirako utzi dugu.

Mila esker, Manu!

Mugikortasun Segurua

mugikortasuna

Egun hauetan bide-hezkuntza saio batzuk izan dituzte LHko 5.eta 6. mailakoek Eñaut udaltzainaren eskutik. Mugikortasun seguruaren inguruko bi saio teoriko landu ondoren, bizikletan Oñatiko kaleetan zehar ibilaldi bat burutu dute.

Ikasleen esanetan oso esperientzia aberasgarria izan da. Eñautekin ere oso harreman polita izan dute.

5. mailakoak Zuhatzan

5Zuhatza

Maiatzaren 11 n, 12an eta 13an gure urteko txangoan izan ginen. Nestlé lantegia bisitatu ondoren, izozki pare bana oparitu ziguten. Janere, oso gustura jan genituen.

Handik, Zuhatzako aterpetxera abiatu ginen. Bertan, ur-kirolak egiteko aukera izan genuen: piragua, optimisa, pedaloa, windsurfa, surfa eta arrauna.

Eguraldia ere ezin hobea!!! Ikasleak, nola ez, jator eta pozik!!!

Hurrengo urtean gehiago!!!

Zeinen ongi Txokolateixian

txokolateixiaLH5

Momentu honetan ingeleseko proiektuan txokolatearen gaia dugu esku artean eta ingeleseko irakasleak Txokolateixia dendara bisita gidatua egitea proposatu digu, gainera azalpen guztiak ingelesez eamn dizkigu bertako Maiderrek!!!

Maiderren azalpenak historia apur bat eginez hasi dira, esanez orain dela hainbat urte (19000etik ona) zazpi txokolateixa zeudela Oñatin eta denak txokolatea eginez garai berean. Gaur egun, berriz, gelditzen den fabrika bakarra Natra da.

5. mailakoak Historiaurrean murgilduta

historiaurrea

Historiaurrea gaia landu ondoren, Eskoriatzako Ibarraundi museora joan ginen, garai haren bilakaera gertuko ingurunetik, gure arbasoen historiatik, abiatuta  ezagutzeko asmoz. Hominizazioaren eta Historiaurrearen gaineko hainbat azalpen entzun ondoren tallerrak landu genituen: lanabesak prestatu, sua egin, marrazkiak eginez labar artea ezagutu, monumentu megalitikoak eraiki, eskuko errotaz alea ixo... Zer ez!

Oso ondo pasatu genuen!!

5. mailakoak Hezkidetza lantzen

hezkidetza

Murgibe erakundearen bitartez gure ikasleek jarduera batzuetan parte hartu dute. Bertan, elkarbizitza, elkar-ulertzea, genero berdintasun gaiak aztertu, sakondu eta eztabaidatu dituzte.

Ikasleak gustura aritu dira eta parte hartze eraginkorra erakutsi dute.

Orriak

RSS - lh 5.maila-era harpidetu