Santa Ageda

Astelehenean Santa Agedaren aldeko koplak abestera irtengo gara

Santa Ageda bezpera otsailaren 4an den arren, datorren astelehenean, hilak 5, Lehen Hezkuntzako ikasleak Santa Agedaren aldeko koplak abestera irtengo gara. Izan ere, garatu dugun proiektu batek dion bezala ‘Gure erroak’ indartzea eta ‘Gure kultur ondarea’ babestea gure oinarrietan dago.

Ekitaldiari goizeko 11:00etan emango diogu hasiera ikastolako jolaslekuan. Ondoren, Txantxiku ikastolako Bigarren Hezkuntzako eraikinera joango gara, eta kalejira herriko plazan amaituko dugu. Kontzejupean udaleko ordezkariei hainbat kopla abestuko dizkiegu.

Santa Ageda bezpera degu...

Gaur goizean Santa Ageda bezpera ospatu dute ikastolako umeek, eta Lehen Hezkuntzakoek plazan abestu dituzte ohikoak diren kantuak. Oso egun pozgarria da ikastolarentzat, pandemia hasi zenetik kalean egindako lehen ekitaldi jendetsua burutu ahal izan delako -osasun neurriak betez burbuilaka abestu badute ere-. Gainera, alkateak harrera egin die eta 5. mailakoek abestutako koplak ere entzun ditu. Eta guraso mordoxka bat ere plazara etorri da goiz berezi hau gurekin pasatzera.

Santa Ageda bezperan kantuan

staAgeda

Otsailaren 4an, eguena, Lehen Hezkuntzako ikasle guztiok Santa Ageda bezpera ospatu genuen, urtero bezala, Oñatiko kaleetan barrena. Goizari amaiera emateko, kontzejupean elkartu ginen udaletxeko ordezkariekin eta 6. mailako ikasleek idatzitako koplen bidez azaldu genizkien gure nahiak. Haien koplen zain geratzen gara, ea zer iristen den Ikastolara!!!

Santa Ageda Bezpera

santaAgeda

Otsailaren 4an, eguaztena, Lehen Hezkuntzako ikasle guztiok Santa Ageda bezpera ospatu genuen, urtero bezala, Oñatiko kaleetan barrena. Eguraldi txarrari aurpegi ona jarri eta musika eta makil hotsez alaitu genuen herria. Goizari amaiera emateko, kontzejupean elkartu ginen udaletxeko ordezkariekin eta 6. mailako ikasleek idatzitako kopla bidez eskatu genizkien gure nahiak. Haien koplen zain geratzen gara, ea zer iristen den Ikastolara !!!

Santa Ageda bezperan kalez kale

santa ageda

Ohi bezala, otsailaren 4an, LHko ikasle eta irakasleok kalez kale ibili ginen Santa Ageda eguneko koplak abesten. Ekitaldiari amaiera emateko kontzejupera joan ginen eta bertan Oñatiko alkateari eta beste hainbat zinegotziri koplak abestu genizkien eta horiekin gure interesekoak diren hainbat eskaera zuzendu genizkien argia Larrañako futbol zelaian, tirolina bat Usakon, Kultur Etxeko zinean filmak 3Dn ikusteko aukera, Olaitturriko zorua konpontzea...)

RSS - Santa Ageda-era harpidetu