Elikadura

Jan ezazu!

FrutaBarazkiak

GOGOZ JAN! GOGUAKIN JAN !

Gaur fruta eta barazki freskoaren aldeko Munduko eguna ospatuko dugu!

Elikaduraren piramidearen oinarrian aurkitzen ditugu frutak eta barazkiak. Egunean 5 arrazio (anoa) jatea gomendatzen digute: 3 fruta ale eta 2 barazki arrazio. Elikagaiok eguneroko 5 jatordutan banatzea posible dela ikasiko dugu.

Elikaduraren Eguna ospatu genuen

elikaduraAmaia

Maiatzaren 28a Elikaduraren Nazio Eguna da, eta aurtengo leloa hauxe: OSASUNTSU JATEA DIBERTIGARRIA DA, HAURREN GIZENTASUNA EZ. Ospakizun horren aitzakian, Amaia Diaz de Monasterioguren dietista gosariaren garrantziaz eta elikadura piramideaz aritu zen pasa den eguaztenen eguerdian ikastolan ikasle talde batekin. Oso saio interesgarria izan zen, eta ikasleak gustura egon ziren Amaiaren azalpenak entzuten. Eskerrik asko, Amaia!!

Elikadura osasuntsua eta orekatua Amaiarekin

elikadura

Joan zen ostiralean, otsailak 14, gure guraso den Amaia Diaz de Monasterioguren, dietista, gure geletara etorri zen. Bertan elikadura osasuntsua eta orekatua egiteko aholkuak eman zizkigun. Zenbat jatordu egin behar ditugun? Zergatik den gosaria jatordua garrantzitsua? Zer komeni den gosaltzea? Egunean zenbat fruta ale komeni den jatea? Ogia jatearen garrantzia...eta hainbat galderari erantzuna eman zizkigun. Bukatzeko Amaiak ekarritako ogi  goxoa  banatu genuen. ESKERRIK ASKO  Amaia.

RSS - Elikadura-era harpidetu