Gure ikastolako Ortua-Eskola egitasmoaren jarduera osagarri gisa, pasa den martitzenean Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleok xaboi tailerrean parte hartu genuen. Tailer hori Ekoudalatx mintegi ekologikoko Idurre Aranguren eta Nerea Altunak zuzendu zuten.
Lehendabizi, xaboia glizerina erabiliz nola egiten den ikusi genuen. Ondoren, oliba-, koko- eta ekilore-olioarekin, eta beste hainbat osagairekin, beste xaboi mota bat nola ekoizten den ere ikusi genuen. Gainera, Nereak eta Idurrek xaboitxo bana ere oparitu ziguten.