4 urte

4 urtekoak Okin

okin4urte

Unitate honetan lanbide ezberdinak landu ditugu. Guk okinaren lanbidea gertuagotik ezagutu nahi izan dugu. Horretarako, lehenengo Turismo bulego ondoan dagoen San Juan kaleko errota zaharra bisitatu eta garia ixo eta irina nondik sortzen  den ikasi dugu Edurne, Jaione eta Urkorekin. Ondoren, Oñatiko Natur Eskolara joan eta bertan Aimar, Idoia, Maite eta Imanolen laguntzaz ogia nola egiten den ikasi dugu. Ederki ibili gara orea lantzen, eta azkenean lortu ditugu opiltxoak egitea. Zeinen goxoak!!!

Baratze Urbano Ttipia

"Jaten duguna garela" aspaldiko kontua da. Baina, ba al dakigu zer jaten dugun? Nondik ote datoz etxean, ikastolan... mahai gainean prest izaten ditugun barazki goxoak? Eta hortik ideia...

4 urtekoak Aiton-amonekin gelan

aitonAmonak

Gure aitona-amonei ikastolara etortzeko gonbidapena luzatu ondoren, bi aitona-amonen bisita izan dugu: Nikolas “barberua” eta Kristina “Sillero”.

Batak  zein besteak euren gaztetako kontu eta lanbideei buruz azalpenak eman dizkigute. Adi adi egon gara entzuten eta ikasten.

ESKERRIK ASKO NIKOLAS ETA KRISTINA!

Okin bihurtu gara

okin

Unitate honetan makina bat irteera egin ditugu 4 urtekook lanbide ezberdinak gertuagotik ezagutzeko asmoz. Lehenengo, Oñatiko Unibertsitatera egin genuen bisita. Bertan antzinako eta ez hain antzinako lanbideak ezagutzeko aukera izan genuen: arotza, hargina, pintorea... Horrela bada, aspaldi Unibertsitatean dagoen erretaula egin zuen arotz eta pintorearen lana ikusi genuen. Baita ere, Oteizak harria landuz sortutako eskultura ere. Ofizio haiek gaur egungo artelan bihurtu dira!

PRA-PRA, PRA-PRA!!! Badator 4 urtekoen Zirkoa

zirkoa
PRA-PRA, PRA-PRAS
TZUNPA,TZUNPA, TZUNS
 
2 aurkezle eta 3 domatzaileren esanetara,
aurretik elefanteak,
ondoren lehoiak,
jarraian tximinoak
eta azkenik pailazoak.
 
TXALO ZAPARRADA BAT

Anbulatzia Behatzen

anbulantzia

NINO...NINO...NINO... 4 urtekoak Gurutze Gorriko anbulantzia barrutik ikusteko aukera izan dugu: guraso eta erizain baten eskutik hainbat tresna ikusi eta azalpenak jaso ere bai. Gaur ere gauza asko ikasi dugu...Bai horixe!!!

4 urtekoak Txondorra egiten

txondorra

Gabonak, Olentzero, opariak, ikatza..., zenbat kantu eta kontu. Aurten, lehenengo aldiz, 4 urtekoek patioan TXONDORRA nola egiten den ikusteko aukera izan dute: egurrak, orbela, lurra... Zelako jakinmina eta harridura beren aurpegietan! Hantxe dago patioan ikusi nahi duenentzat. Su ematea besterik ez zaio falta.

4 urtekoak Haur Liburutegian

liburutegia4urte
Joan zen egunean Udal liburutegian izan ginen. Bertako haur-liburutegia ikusi eta ipuin kontalari baten ahotik ipuin politak entzuteko aukera izan genuen. Oso gustura egon ginen!!!

4 urtekoak hostoekin jolasean

hostoak4urte

Joan zen astean udazkeneko egun zoragarri bat aprobetxatuz, ibilaldi bat eginez, arratsalde pasa irten ginen, zuhaitzak behatu, hostoak batu eta beraiekin  jolastera. Oso ondo pasatu genuen !!!!!

4 urtekoak IZENADUBAN

izenaduba

Pasa den asteazkenean,maiatzak 28, 4 urtekoak Mungian, Izenaduban izan ginen. Han Euskal mitologiako pertsonaiak: Lamia, Galtxagorriak, Olentzero…ikusi eta beraiekin egoteko aukera izan genuen.

Arratsaldean bertako parkean jolastu genuen, oso ondo pasatu genuen. Egun zoragarria izan zen!

Orriak

RSS - 4 urte-era harpidetu