Alex Txikonekin solasaldia

Abenduaren 16an, DBH 3, DBH 4 eta Batxilergo 1eko ikasleak Gaztelekuan izan ziren Alex Txikon abenturazale bizkaitarraren hitzaldian. Ekintza hau egunotan ospatu dugun Udazken Kulturalaren baitan antolatu da. Alex Txikonek gaztea izanagatik milaka pasadizo bizi izan ditu: Edurne Pasaban mendizale ezagunaren espedizioetan parte hartu izan du eta "Al filo de lo imposible" telebista saio arraskatatsuan ere kolaboratu izan du sarri. Mendizaletasun horrek bere bizitzan nola eragin duen azaldu zien Alexek ikasleei eta, era berean, muturreko egoeratan talde lana zeinen garrantziatsua den erakutsi eta solidaritatearen garrantzia nabarmendu zien. Ikasleak oso gustura egon ziren Alexen hitzak entzuten eta saioa labur gelditu zitzaien.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu Alexi gurera etortzeko azaldutako prestutasunagatik.