Storytelling saioa: Sam and Milly
Joan zen astean 5 urteko, 1. eta 2. mailako ikasleok ipuin kontaketa bat izan genuen ingelesez. Hor ibili ginen itsasoan igerian Sam itsas zaldia, Milly lamiarekin eta, nola ez, beraien lagunak diren itsasoko izarra, arrainak eta olagarroarekin. Han etorri zen bat-batean marrazoa gu denok jan nahian. Hura zen larria!!! Eskerrak, azkenean, itsasoko errege-erreginak etorri zirela eta haien eta lamiaren laguntzaz lortu genuela marrazoak aldentzea!!!
Han ibili ginen denok pozik dantzan!!