DBH 3

Oñatiko Ubideetan

ubideak

DBH2 eta 3.mailakoak Oñatiko Ubideak ezagutzen ibili dira Natur Eskolakoen laguntzarekin. Oso interesgarria izan zen irteera eta energia hidroelektrikoaren ekoizpenerako beharrezkoak diren urtegiak, ubideak, elektraetxeak ete abar ikusi ahal izan genituen. Ikasleak ederki ibili ziren eta eguraldiak ere errespetatu zituenez, oso gustura geratu ziren guztiak.

Ikasleak Irakasle Bihurtuta

pakeLeku

Joan zen maiatzaren 13an DBH 3. mailako Bizitzarako Prestakuntzako ikasleok Pake Lekun izan ginen eta, eskola ordutegitik kanpo, ikastaro bat eskaini genien jubilatuei. Mugikorra eta Smartphonaren ezaugarriak eta funtzionamenduaren inguruko xehetasunak azaldu genizkien. Pake Leku eta Txantxiku ikastolaren arteko elkarlanean kokatutako ekintza izan da. Esan behar esperientzia oso emankorra izan zitzaigula.

DBH 3. mailakoen irteera

dbh3

DBH3ko ikasleak Donostian izan ginen. EUREKA  zientzia museoaren bisita gidatuaren ostean,  ikasgelan ikasitakoak praktikan jartzeko aukera izan genuen elektrizitate tailerrean.  Pilak ondo kargatu eta gero, Txuri Urdinera joan eta bakoitzaren abileziak erakusteko aukera izan genuen.  Giro ezin hobean amaitu genuen eguna.

Lehengo garaiko jolasak gurean

jolasak

Txantxiku Ikastolako Udazken Kulturalaren barnean, PAKE LEKUko lagunekin garai bateko jolasak (kanikak, aroa, txapak, sakaponak eta tronpoa) ikasi eta praktikatzeko aukera izan dute LHko 3. mailako eta DBH 1eko ikasleak. Horretarako, aurretik Pake Lekuko lagunak DBH 3. mailako Bizitzarako Prestakuntzarako ikasleekin elkarlanean aritu ziren.

Alex Txikonekin solasaldia

AlexTxikon

Abenduaren 16an, DBH 3, DBH 4 eta Batxilergo 1eko ikasleak Gaztelekuan izan ziren Alex Txikon abenturazale bizkaitarraren hitzaldian. Ekintza hau egunotan ospatu dugun Udazken Kulturalaren baitan antolatu da. Alex Txikonek gaztea izanagatik milaka pasadizo bizi izan ditu: Edurne Pasaban mendizale ezagunaren espedizioetan parte hartu izan du eta "Al filo de lo imposible" telebista saio arraskatatsuan ere kolaboratu izan du sarri.

DBHko 3. mailako ikasleak Eguneko Zentroan

egunekoZentroa

Maiatzaren 16an, DBHko 3. mailako ikasleak, Bizitzarako prestakuntza hautazko ikasgaia jasotzen dugunok, Eguneko Zentroan dauden adinekoekin egon ginen eta elkarrekin tarte atsegina igaro genuen. Horrez gain, pertsona horien errealitatea ezagutzeko aukera ere izan genuen.

DBH 3koak San Martin egoitzan izan ziren

sanmartinen

DBHko 3. mailako Bizitzarako Prestakuntzako ikasleok San Martingo egoitzan bizi direnei emanaldia eskaini diegu. Lehengo garaiak gaur egungokoekin alderatu ditugu, eta horretarako, antzerki saio motzak, jolasak, bertsoak eta trikitixa saioak baliatu ditugu.

DBH 3koen ekintzak

Apirilaren 2an DBHko 3. mailako ikasleak, Natur Eskolako kideen laguntzarekin, Oñatiko ubideak eta Olateko zentrala aztertzen izan ginen. Haize indartsua izan arren, haize hori aldeko izan genuen Aitzgainerako aldapan: inor baino azkarrago iritsi omen ginan gora! Urrexolan bazkaria egin ondoren, Olaten amaitu genuen eguna lehenengo euri tantak erortzear zirenean.

Orriak

RSS - DBH 3-era harpidetu