orientazioa

Orientazio saioak: MU

orientazioaMU

Batxilergo 2ko ikasleentzat Orientazio plangintzaren barnean antolatzen dugun bisita programaren hirugarren saioan, Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Eskola Politeknikotik etorri zitzaizkigun urtarrilaren 9an. Dituzten aukera eta berezitasunen berri eman ziguten aurkezpenean. Batetik, eskaintzen dituzten graduak zeintzuk diren eta, bestetik, erabiltzen duten metodologia zein den azaldu ziguten.

Orientazio saioak: Donostia Ospitalea

DonostiaOspitala

Batxilergo 2. mailako Biologiako ikasleak Donostia Ospitalea bisitatzera joan ginen abenduaren 11n. Kirurgia alorrean ebakuntza-geletan sartu eta egiten ari ziren interbentzioak ikusteko aukera izan genuen: traumatologiako ebakuntza (belauna), masaileko kirurgia (karotidako tumorea) eta otorrinolaringologia (belarriko ebakuntza). Robot bidezko prostata ebakuntza ere ikusi genuen.

Orientazio saioak: IMH-Elgoibar

imh

Elgoibarko IMH Makina Herraminta Institutukoak etorri zitzaizkigun bisitan abenduaren 12an, Batxilergo 2ko ikasleentzat Orientazio plangintzaren barnean  antolatzen dugun programaren bigarren saioan. Aurkezpenean, dituzten aukera eta berezitasunen berri eman ziguten. Batetik, zein heziketa ziklo dituzten eta lan munduarekin nola uztartzen dituzten eta, bestetik, Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Gradua zertan datzan ere argitu ziguten.

ORIENTAZIOA. EHU-ko Zientzia-Teknologia fakultatea

ehu

Batxilergo 2ko ikasleok Orientazio plangintzaren barnean antolatzen dugun bisita programari eman diogu hasiera beste behin. Azaroaren 21ean izan genuen lehen saioan, Leioako EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean irakasle eta doktore den Jose Luis Ayastuy oñatiarra etorri zitzaigun. Bere azalpenean unibertsitatearen nondik norako nagusiak azaltzeaz gain, Zientzia eta Teknologia fakultatean dituzten graduen berri ere eman zigun.

Orriak

RSS - orientazioa-era harpidetu