pake leku

Bizitza Jirabiran LH 5.mailakoen eskutik

Aste honetan EKI proiektuko Bizitza Jirabiran unitatearen jarduera osagarri gisa LH 5. mailako ikasle eta irakasleak Pake-Leku elkartean egon gara, eta lau hilabete hauetan landu eta ikasi duguna azaldu diegu gure aitona-amonei zein Pake-Leku elkarteko bazkideei.

Pake Lekutik bizikleta eta patineteen inguruko eskaera

Gure ikasleek bizikleta eta patineteak Pake Lekura bidean dagoen burdin hesian uzteko ohitura hartu dute. Honek bertara doazen erabiltzaileen bidea oztopatzeaz gain, estropezu egin eta min hartzeko arriskuan ere jartzen ditu. Eremu horretan ez dago bizikletak aparkatzeko propio jarritako ezer, bai ordea patineteak lotzeko. Gauzak horrela, bizikleta eta patineteak hesian lotuta ez uzteko (patineteak uzteko propio jarritako aparkalekuan bai, noski) eskaera jaso dugu Pake Lekutik.

Bizitzarako Prestakuntzakoak Pake Lekun

pakelekun

Joan zen apirilaren 5ean DBH 3. mailako Bizitzarako Prestakuntzako ikasleok Pake Lekun izan ginen eta, eskola ordutegitik kanpo, ikastaro bat eskaini genien jubilatuei. Bakoitzak zituen zalantzak argituaz, smartphonaren ezaugarriak eta funtzionamenduaren inguruko xehetasunak azaldu genizkien. Pake Leku eta Txantxiku Ikastolaren arteko elkarlanean kokatutako ekintza izan da, aurretik garai bateko jolasen inguruko saioak izan baikenituen eta ikasturte honetan oraindik izango ditugu beste batzuk. Esan behar da esperientzia oso emankorra izan zela.

Lehengo garaiko jolasak gurean

jolasak

Txantxiku Ikastolako Udazken Kulturalaren barnean, PAKE LEKUko lagunekin garai bateko jolasak (kanikak, aroa, txapak, sakaponak eta tronpoa) ikasi eta praktikatzeko aukera izan dute LHko 3. mailako eta DBH 1eko ikasleak. Horretarako, aurretik Pake Lekuko lagunak DBH 3. mailako Bizitzarako Prestakuntzarako ikasleekin elkarlanean aritu ziren.

RSS - pake leku-era harpidetu