Pake Lekutik bizikleta eta patineteen inguruko eskaera

Gure ikasleek bizikleta eta patineteak Pake Lekura bidean dagoen burdin hesian uzteko ohitura hartu dute. Honek bertara doazen erabiltzaileen bidea oztopatzeaz gain, estropezu egin eta min hartzeko arriskuan ere jartzen ditu. Eremu horretan ez dago bizikletak aparkatzeko propio jarritako ezer, bai ordea patineteak lotzeko. Gauzak horrela, bizikleta eta patineteak hesian lotuta ez uzteko (patineteak uzteko propio jarritako aparkalekuan bai, noski) eskaera jaso dugu Pake Lekutik.

Eskaera hau aintzat hartuko dugula aditzera eman zaie eta hala izan dadin, bai etxean eta baita ikastolan ere gaia landu beharko dugu. Guztiok zentzuz eta erantzukizunez joka dezagun!