Skip to main content

Albisteak

Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekook eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleok ikastolako danborradan parte hartu dugu gaur goizean. Gelan prestatutako txanoak jantzi ditugu eta danbor hotsez gozatu dugu.
Urriaren 5ean Elgoibarren izango da aurtengo Kilometroak festa, salto-saltoka lemapean.
Udako oporrak atzean utzita, gure ikastola berriz bete da bizitzaz, ikasle, langile eta familien soinuz, irribarrez, urduritasunez eta algaraz.
Gurasoen eta tutoreen arteko guraso bilerak martxan dira, urriko bigarren astera bitartean.
Aita Mari itsas salbamentu ontzian eramateko arropa eta higiene poltsak prestatu dituzte DBH 3. mailako ikasleek.
LH 3. mailako ikasleak Iturrigorrin izan dira, ingeleseko klaseetan landutakoa praktikan jartzen. Gaua pasa dute bertan.
Eguraldi bikaina izan dute, eta uraz eta lagunez gozatzeko aukera ederra izan da.
Talde giroan jardun dute, elkarrekin jolasean, urte osoan zehar sortu duten harremana sendotuz.
Aloña mendiko espeleologia taldeko (AMET) kideen bisitari esker, taldekideek egiten duten lanaren berri izan dute eta bideo eta irudi ederrak ikusi ahal izan dituzte.
Sendabelarren onurez ikasteko gogoz, gelan lanketa egin dute, Natur Eskolan izan dira, eta Maider Altuberen bisita ere izan dute.