Ikasle Bretoiak Gurean
Martxoan DBH 4.mailako frantseseko ikasleak Bretainia aldean izan ginen eta oraingoan han ezagututako lagunak gurean jasotzea tokatu zaigu. Pasa den apirilaren 21ean iritsi ziren Karaez-etik lagun bretoiak eta astebetez izan ditugu gure artean. Aste horretan ekintza desberdinak izan dituzte gure herria eta ohiturak ezagutzeko: Ikastolaren eguneko ekintzetan parte hartu zuten, Arantzazu eta Aloñara igo ziren, Iruña ezagutu zuten, udaletxean harrera ofiziala jaso, eta Irizar autobus lantegia bisitatu ere bai. Ahaztuko ez ditugun egunak izan dira guretzat zein bretoientzat. Kenavo lagunok! Bide batez, lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu eskerrak emateko gure lagun bretoiak beraien etxeetan jaso dituzten familiei eta langileei. Zuen parte hartzerik gabe, ezinezkoa litzateke horrelako elkartruke bat aurrera eramatea. Mila esker!