Pasa den astean, LH 4. mailako ikasleek bisita berezi bat jaso zuten: Bizipoza eskolako eragilea den GALUHA elkarteko kideak gure ikastolan izan ziren, Mendebaldeko Sahararen errealitatea gertutik ezagutarazteko.
Albisteak
Pasa den egubakoitzean, DBH 2. mailakook Hemen-eko ‘Gernikaren bilobak’ unitatean ikasitakoak bertatik bertara ikusteko asmoz, Gernikara txangoa burutu genuen. Han Bakearen Museoa eta Batzar Etxea bisitatu genituen.
Mirari Malbadi gurasoa gurera etorri da parte hartzen duen elkartasun-proiektua azaltzera.
DBH 3. mailako sei ikasle Goiena komunikazio taldearen egoitzara joan dira Galdegazte saioa grabatzera. Programan elkarrizketatua Izar Mendiola artista eta ilustratzailea izan da.
Pasa den Otsailaren 23an Batxilergo 2. mailako Psikologia eta Administrazioko ikasleak ikasgaiekin lotutako irteerak izan zituzten.
Aste honetan, Face to Face antzerki konpainiaren eskutik, ingelesezko antzezlanez gozatzeko aukera izan dute 5 urteko zein LH 1. eta 2. mailako ikasleek.
LH 5. mailako ikasleek sormenez beteriko lehenengo lauhilekoa osatu dute LAB IEMean.
Aurten ere, Natur Eskolak, ingurumen jardunaldien testuinguruan, erakusketa bat prestatu du Kultur Etxean. Kasu honetan ‘Fungi? Onddo!’ erakusketa.
Beste urte batez DBH 3. mailako ikasleek esperientzia inspiratzaile bat bizitzeko aukera izan dute, Real Sociedad Fundazioari esker.
Ikasturte honetan Guraso Kontseiluak bultzatutako eta gure hezkuntza komunitateko familiei zuzendutako tailerra jarri da martxan.
DBH 3. mailako ikasleek Lehen Sorospenerako formakuntza berezia jaso dute Osakidetzako erizainen eskutik.
Atzoko egunez, eta inauteri jaiei hasiera emanez, LH 5. eta 6. mailetako ikasleek Oñatiko Inauteri Txikia kalera eraman zuten, inguru guztiak musikaz eta dantzaz betetzen zirelarik.
Pagination
- Previous page
- 2 orria
- Next page