udazken kulturala

Xabier Lizasoren kontzertua

xabierLizaso

Azaroaren 24an, Xixili Done musikarien eguna ospatzeko, Xabier Lizaso piano-jotzailea geurera etorri zen. Makinatxo bat ekintza, jolas… burutuz kontzertu didaktiko eta interesgarri bat izan genuen.
Xabierrekin batera musikaz gozatzeko aukera izan genuen, eta nola gozatu gainera!
Mila esker, Xabier, musikaren alde ludikoa  erakusteagatik!

Garai Bateko Jolasak

antzinakoJolasak

Txantxiku Ikastolako Udazken Kulturalaren barnean, garai bateko jolasak (aroa, kanikak, txapak, tronpoa eta sakaponak) LHko 3. mailako ikasleak ikasi eta praktikatzeko aukera izan zuten joan zen egubakoitzean. Gelan jolas horiek aurkeztu zitzaizkien bakoitzaren ezaugarriak azalduaz eta, ondoren, enparantza inguruan praktikatzeko aukera izan zuten. Hori bideratzeko Pake Lekuko lagunak eta DBHko 3. mailako Bizitzarako Prestakuntzako ikasleekin elkarlanean aritu ziren. Pake Lekuko lagunekin zenbait ekimen burutuko ditugu ikasturte honetan ere. Mila esker!!!

Ipuin Kontalaria

ipuinKontalaria

1.eta 2. mailako ikasleok, Pake Leku elkarteko kideen bisita izan genuen. Dart txakurrarekin Antton Elorza etorri zitzaigun eta ipuin zoragarri bat kontatu zigun. Oso gustura egon ginen Gaztelekuko Kuboan kondairatxoak entzuten, eta Dart txakurrarekin jolasean.

Bizikleta Tailerra

bizikletaTailerra

DBH 3.mailako ikasleek, azaroaren 26an, bizikletaren inguruan hitzaldia izan zuten Baibikeko Antton Zubiaren eskutik. Hitzaldi honetan bizikletaren historia, erabileraren onurak eta zulaketak nola konpondu azaldu zuen Anttonek. Hitzaldi interesgarri bezain erabilgarria!

Mila esker Antton!

Fair Saturday egun Arrakastatsua

fairSaturday

Ospakizunez beteriko eguna izan zen azaroaren 28a gure ikastolarentzat. Mundu mailan ospatzen zen Fair Saturday egunarekin bat egin genuen eta kultur ekintza desberdinak burutu genituen goizean goizetik, artearen eta kulturaren bidez mundua aldatzeko gure aletxoa jarriz.

Arozenatarren kontzertua

arozenatarrak

Azaroaren 27an, Santa Ana aretoa umore eta musikaz bete zen Arozena anaien emanaldiarekin. Txistulari familia ezaguneko laugarren belaunaldia dira eta musika eta umorea zainetan daramatela erakutsi ziguten bertaratutako guztioi. Hiru anaia oiartzuarrek trebezia osoz erakutsi zuten musikari handiak direla, doinu herrikoi ugari eskaini zituzten ordu eta erdiko emanaldi goxoan.
 

Kulkirekin Jolasean

kulki

Azaroaren 27an “Baserriko jolasen parkea” izan genuen herriko plazan Kulkiren eskutik. Udazken Kulturalaren egitarauaren barruan kokatutako ekintza honetan, baserri giroko jolasekin gozatzeko aukera izan genuen. Eguraldia lagun izan ez bagenuen ere, herriko plaza umez bete zen eta Kulkiko Luisferrek primeran azaldu zigun tresna bakoitza zer zen eta beraiekin nola jolastu. Argazkietan ikus daiteke zein ondo ibili ginen!

Tolosako Txotxongilo Jaialdia

txotxongiloak

Pasa den martitzenian, LH 5. mailakook, Tolosako Txotxongilo jaialdian egon ginen. Goizean "Juan soldado" antzezlana ikusi genuen. Bazkalostean, berriz, minbiziaren prebentzioaren inguruko proiekzio bat ikusteko aukera izan genuen eta ondoren "Altxorraren uhartea" txotxongiloekin egindako antzezlana. Oso ikuskizun interesgarriak izan dira eta hainbat gauza ikasi ditugu antzerkigintzaz.

Badator Fair Saturday eguna!

fairSaturday

Txantxiku Ikastolak, Arizmendi Ikastolarekin elkarlanean, FAIR SATURDAY egunarekin bat egingo du.

Txantxiku Ikastolak 2015-2016 ikasturterako antolatu duen Udazken Kulturaleko ekintzen barruan, FAIR SATURDAY EKIMENA bultzatuko du bihar. Ekimenaren helburua artearen  eta kulturaren bitartez urteko egun bat munduko egoera hobetzera bideratzea litzateke. 

Arozenatarren kontzertua

arozenatarrak

Udazken Kulturaleko egitarauaren barruan dagoen Arozenatarren kontzertua ostiralean, azaroaren 27an, 19:30ean ospatuko da Santa Ana antzokian. Txistua, gitarra klasikoa eta perkusioa uztartuko dituen kontzertua dibertigarria eskainiko dute Aitor, Urko eta Xanet Arozena anaiek. Aitor (txistua) Donostiako Udal Txistulari Bandako kidea da, Urko (perkusioa) Musikeneko irakaslea eta Xanetek (gitarra) beste talde eta musikari batzuekin batera jarduten du.

Orriak

RSS - udazken kulturala-era harpidetu