udazken kulturala

Hemen da Udazken Kulturala

udazkenKulturala

Geurean da berriro Udazken Kulturala! Hartzaile ezberdinei zuzendu eta ekitaldiz betetako egitarau zabalak azaroko azken astea eta abenduko lehena hartuko ditu. Ekintza ugari eta interesgarriek  kulturaz eta bestelako gaiez gozatzeko aukera paregabea eskainiko digute datorren astetik hasita. Geure partetik, ekitaldi horietara joateko gonbitea luzatzea besterik ez zaigu geratzen. Beheko loturetan eskura dezakezue egitarau osoa, beraz, ANIMATU!

Udazken Kulturala, ESKERRIK ASKO DENOI!

udazkenKulturala

Udazken Kulturalaren amaiera iritsi da. Ekintza ugari eta aberatsez beteriko hamabostaldia bizi izan dugu eta orain hori guztia posible izateko lan egin duzuen guztioi eskerrak ematea baino ez zaigu geratzen.

Jarraian, ekimen honen lehenengo edizio honetan izandako ekintzen laburpena irakurri ahal izango duzue.

Mila esker guztioi! Zuek gabe ezinezkoa litzateke!

Lehengo garaiko jolasak gurean

jolasak

Txantxiku Ikastolako Udazken Kulturalaren barnean, PAKE LEKUko lagunekin garai bateko jolasak (kanikak, aroa, txapak, sakaponak eta tronpoa) ikasi eta praktikatzeko aukera izan dute LHko 3. mailako eta DBH 1eko ikasleak. Horretarako, aurretik Pake Lekuko lagunak DBH 3. mailako Bizitzarako Prestakuntzarako ikasleekin elkarlanean aritu ziren.

Alex Txikonekin solasaldia

AlexTxikon

Abenduaren 16an, DBH 3, DBH 4 eta Batxilergo 1eko ikasleak Gaztelekuan izan ziren Alex Txikon abenturazale bizkaitarraren hitzaldian. Ekintza hau egunotan ospatu dugun Udazken Kulturalaren baitan antolatu da. Alex Txikonek gaztea izanagatik milaka pasadizo bizi izan ditu: Edurne Pasaban mendizale ezagunaren espedizioetan parte hartu izan du eta "Al filo de lo imposible" telebista saio arraskatatsuan ere kolaboratu izan du sarri.

Garaion taldearekin elkarlanean

garaion

Garaion taldekoen laguntzarekin arte lanez jantzi dute plaza batxilergo 2. mailako ikasleek ikasturte honetan ere. Horretarako, naturak eskaintzen dizkigun materialak erabili dituzte: lastoa, egurra, buztina etab. Izan daitezela guztion gozamenerako.

Egipto, Nilo ibaiaren opari

egipto

Abenduaren 10ean, azken aldi honetan landu dugun Egipto, Nilo ibaiaren oparia proiektuari amaiera emateko LHko 3.mailakook gure etxekoak gelara gonbidatu genituen, eta egindako maketa erakusteaz gain, antzinako Egiptori buruz ikasitakoak ere azaldu genizkien. Han aritu ginen Nilo ibaiko uholdeez eta, haien ondorioz sorturiko bizimoduaz, jainko eta jainkosez, piramide, obelisko, tenplu eta esfingeez, idazkera hieroglifikoaz. Oso gustura aritu ginen horiek guztiak prestatzen, eta gure etxekoek ere oso harrera ona egin zioten emanaldiari.

Itsasoko Jolas Parkea

kulki

Egubakoitzean “Itsasoko jolas parkea” izan genuen herriko plazan. Udazken kulturalaren egitarauaren barruan, Kulkiko lagunek itsas giroko jolasekin gozatzeko aukera eman ziguten. Uharteko lamiarekin argazkiak atera, balea txirristatik behera jaitsi, arraunean egin, txanelean nabigatu, mastaren puntan banderatxoa jarri, txinga jolasa aingurekin, kukaina, kainaberarekin arrantzan egin. Arratsalde giro bikaina egin zuen eta plaza ikastolakoez gainera, herriko edozein umez bete-bete eginda egon zen.

Zuhaitz Gurrutxagaren bakarrizketa

ZuhaitzGurrutxaga

Igande arratsalde euritsua izan zen atzokoa, baina Gaztelekuan arratsalde pasa ederra izan genuen Zuhaitz Gurrutxagarekin. Udazken kulturalaren ekimenaren barnean antolatutako monologoa ikusi eta entzuteko aukera izan genuen. "Futbolisto baten konfidentziak" izenburupean, ordubeteko bakarrizketa eskaini zuen elgoibartarrak. Bere futbolari profesionaleko abentura eta desbentura ugari ezagutu genituen, umorez jantzitako saio honetan.

Eskerrik asko Zuhaitz igande arratsaldea alaitzeagatik!

Jon Odriozola eta Murias taldearen aurkezpena

murias

Abenduaren 5ean LHko 5. eta DBHko 1. mailako ikasleak Jon Odriozolarekin solasaldia izan genuen. Euskal Herrian betidanik jarraitzaile askodun kirola izanik, eta gure ikastolako gurasoa denez, geure artera bere talde berriaren aurkezpena egitera gonbidatu genuen. Berarekin batera Jon Ander Insausti Mutiloakoa eta bergararra den Eneko Lizarralde txirrindulariak etorri ziren. Hiruron artean, Murias talde berria ezagutzeko aukera eskaini ziguten. Garrantzitsuenetariko ezaugarria euskaldunekin osatutako taldea dela adierazi zuen.

Jasone Osororen bisita

JasoneOsoro

Udazken kulturalaren ekintzen barruan DBH2ko ikasleek Jasone Osororen bisita izan dute. Ikasle hauek EZEKIEL liburua irakurri eta landu dute. Jasonek idazteari buruzko azalpenak eman ditu eta baita gure galderei erantzun ere. Ikasleak oso gustura egon dira eta interes handia erakutsi dute.

Orriak

RSS - udazken kulturala-era harpidetu