udazken kulturala

DBH 4.mailakoak Durangoko Azokan

Durango

Abenduaren 5ean zabaldu zituen Durangoko Azokak bere ateak aurten, eta bertan izan ginen DBH4ko ikasle guztiak. Ikasle eguna ospatzen zela aprobetxatuz Plateruenea Kafe Antzokian durangaldeko Ghetto taldearen kontzertua ikusteko aukera izan genuen.

6. mailakoen Arte Galeria

ArteGaleria

6. mailako ikasleek gelan egindako artelanekin erakusketa bat antolatu dute mailako gurasoentzat eta LHko ikasleentzat. Horrekin, Lengua Castellanako UNA GALERÍA DE ARTE unitate didaktikoaren proiektua gauzatu dute. Erakusketa horretan buztinez, kartulinaz... egindako eta kontrastez betetako eskulanak ikusi ahal izan dira.

5 urteko ikasleak Axun Gerekarekin

AxunGereka

Udazken kulturalaren ekintzen barruan Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleok Axun Gereka ipuin kontalariaren bisita izan dugu. Oso ipuin politak kontatu dizkigu eta gu oso gustura egon gara entzuten. Eskerrik asko Axun guregana etortzeagatik, primeran pasatu dugu!!!!

Orriak

RSS - udazken kulturala-era harpidetu