Mondragon Unibertsitateko ikerlariekin solasaldiak
Mondragon Unibertsitatearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko elkarlanari esker, ZTIMU HUB izeneko proiektua garatzen hasi dira Debagoiena eskualdean gaztetxoen artean zientzia eta teknologiarako bokazioa sustatzeko asmoz.
Proiektu horren baitan, aste honetan zehar DBH-ko maila guztietan ikasleok talde txikitan bildu eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoko hainbat ikerlarirekin solasaldiak izan ditugu. Gure aldetik ikasturtean zehar egindako proiektuen berri eman diegu ikerlariei, eta eurek zein ikerketatan parte hartzen ari diren eta etorkizunean zein erronkari aurre egin beharko dieten azaldu digute.
Tarte interesgarria izan da guztiontzat; elkarren berri izateko balio izan digu, profesionalen lana ezagutzeko, eta baina gure lana beste batzuei ezagutarazteko ere.