Zaindu gure planeta, ez dago besterik eta

Aurten DBH 2. mailan gauden ikasleetako batzuek Arrasateko Natur Eskolak antolatzen duen lelo txapelketa irabazi genuen iaz, "Zaindu gure planeta, ez dago besterik eta" leloarekin. Hori dela eta, sari gisa, martitzenean egun osoko irteera bat izan genuen. Goizean Arrasateko Emaus elkartea bisitatzeko aukera izan genuen eta bertan berrerabilpenaren eta ekonomia zirkularraren garrantziaz jabetu ginen. Ostean, Epeleko konpost planta ikusi genuen, hantxe egiten den konpost paregabea nola lortzen den ikasiz.

Sara jatetxean ederto bazkaldu ondoren, Alluitz artzai eskolara abiatu ginen. Han, Patxi artzaiak gatzatua eta gazta egiten irakatsi zigun eta ardien artean ederto eta ausart ibili ginen. Bukatzeko, guk geuk egindako gatzatua dastatu eta gozatu genuen. Irteera paregabea eta ahaztezina benetan!!

Etiketak: