Badatoz inauteriak!

Aurten, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak Txatxo mozorrotuko dira, eta Bigarren Hezkuntzako ikasleon laguntzaz, guztiontzako txapelak egin ditugu. DBH eta Batxilergoko maila ezberdinetako ikasleok aritu gara lan horretan, txanda ezberdinetan. Koloretako paperak moztu, konoetan itsatsi…. Dotore-dotore joango dira gure txikiak, eta nagusiagook pozik ikusiko ditugu guk mimo handiz egindako txapelak kalean dantzan! Herriko kaleak kolorez beteko ditugu!

Inauterietan egingo ditugun ekintzen berri emateko egitaraua datorren martitzenean bidaliko dizuegu!