Ikastolak Herriari jaialdia: "Sutan" musikala datorren egubakoitzean Bilbon

Familia agurgarriak:

Mezu honen bitartez, Ikastolak Herriari ekimenaren 3. ekitaldira gonbidatu nahi zaituztegu. Ekitaldi honetarako prestatu dugun ikuskizuna Jaso ikastolaren "Sutan" musikala da, eta beraiekin batera, Iruñeko Gazte Orkestraren partaidetza ere izango dugu.

Aurreko bi urteetan, ikastolen jaiak bertan behera geratu edota formatu murriztuan eskaini behar izan genituen. Horrek gure jaiak euskal kulturaren agertoki handi izatea eragotzi zigun, baina urtea hutsik utzi beharrean, ikastolen jaiek, elkarlanean, euskal artisten ikuskizunen lagin bat erakutsiko zuen ekimena antolatu zuten: Ikastolak Herriari. Aurten gure jaiak berreskuratu ditugun arren, Ikastolak Herriari ekimenari eustea erabaki dute ikastolen jaiek.

Beraz, heldu den azaroaren 25ean Bilboko Campos Eliseos Antzokian taularatuko dugun "Sutan" Musikala ikustera gonbidatu nahi zaituztegu. Familia osoarekin une bikaina pasa nahi baduzue, ez galdu musikal euskaldun hau ikusteko aukera!

SARRERAK EROSI!